'Musika Airean' kontzertu sinfoniko-koral irekia iruditan

Jone Olabarria 2019ko aza. 23a, 10:43

Santa Zezilia egunaren baitan antolatu duten Musika Airean kontzertu sinfoniko-koral irekia egin zuten atzo iluntzean Santa Marina elizan. Emanaldian Orkestra Sinfonikoak, Musika eskolako abesbatzak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orfeoiak, eta herriko hainbat musikarik hartu zuten parte. Bertan batutako dirua San Pedro elizako Stoltz-Freres etxeko organoaren konponketara bideratuko dute.

Musika eskolako ordezkariek balorazio "oso positiboa" egin dute egubakoitzeko kontzertuak emandakoari buruz: "publikoa gustura egon zen eta musikariak ere eroso sentitu ziren". Lehen aldia zuten halako emanaldi bat, hainbeste musikarik batera, Santa Marina elizan egiten eta "erronka" bat ere bazela aitortu dute. Emanaldiak baina ez zuen hutsik egin eta "herritar asko" erakarri zituen. Kontzertuaren helburu zen organoa birgaitzeko diru bilketa ere "ondo" joan zela adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak