Hainbat obra txiki egingo dira Bergarako baserri auzoetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 25a, 14:00

Basalgoko frontoian margotze lan batzuk egingo dituzte.

Uberako eta Basalgoko pilotalekuetan margotze lan batzuk, Basalgoko Lesarri eta Gallastegi-Torre baserrietara doazen bide publikoak konpontzea eta San Juan auzoko Barrutitxiki poligonoan edateko ur sarearen hoditeria berrituko dira, besteak beste.

Uberan udal pilotalekuaren kanpoaldeko hormak margotzeko lanak esleitu zaizkio Bergara Margoak SL enpresari, 5.874 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Eta Basalgo auzoko udal pilotalekuaren egitura eta hormak margotzeko lanen esleipena Bergara Margoak SL enpresari egin zaio; aurrekontua 8.365 eurokoa da (BEZ barne).

Auzo berdinean, Basalgon, Lesarri eta Gallastegi-Torre baserrietara doazen bide publikoak konpontzeko lanak adjudikatu zaizkio Elurlan SL enpresari 4.477 eurotan (BEZ barne).

Bukatzeko, San Juan auzoko Barrutitxiki poligonoan edateko ur sarearen hoditeria berritu egingo da. Lanok Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua 20.724 eurokoa izango da (BEZ barne).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak