Hirugarren pisuko etxebizitzan sortu da sua, eta bereziki, sukaldeko ke-erauzgailuari eragin dio; etxearen gainerako guneetan ez da izan kalte aipagarririk Foru Aldundiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Lehen uneetan bloke osoko lagunak aterarazi dituzte etxeetatik hori aireztatu arte, baina gero, arazo barik itzuli ahal izan dira.