Sarituak
Guztira zazpi sari banatu dituzte, lehenik, bi sari berezi –jantzi egokienari eta 12 urtetik beherako bikote onerari– eta ondoren, txapelketako bost sariak.
- Jantzi egokienaren bikote irabazlea: Maitane Irurzun eta Gorka Duran.
- 12 urtetik beherako bikote onena: Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola.
- 1. saria: Maren Galvez eta Gorka Granado.
- 2. saria: Jule Elortza eta Elaia Elortza.
- 3. saria: Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste.
- 4. saria: Jone Arriaran eta Eki Aizpuru.
- 5. saria: Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola.
"Maila altuko bikoteak"
Nekane Gabilondo pozik azaldu da, txapelketan parte hartu duten bikoteek erakutsitako mailarekin: "Bikoteek izugarrizko maila dutela erakutsi dute. Gainera, azpimarragarria da zein gustuko duten dantza egitea, berdin baitzaie bere bikotea kilometro askotara bizitzea". Horrez gain, honakoa ere aitortu du Gabilondok: "Mundu honetan badaude txapelketatan parte hartzen duten mutilak, baina geroz eta gutxiako dira, horregatik gaurko txapelketan ikusi den bezala, emakumeen arteko bikoteak osatzen hasi dira".