Atzo banatu zituzten Aroztegi aretoan izan zen ekitaldian XXIX. Bergarako Kirol Argazki Lehiaketako sariak. Guztira guztira 129 argazki aurkeztu dira aurtengo lehiaketara –60 zuri-beltzean eta 69 koloretan– eta lehiaketaren antolatzaile den Arizondo elkarteko Alexander Molanoren esanetan maila oso ona egon da.
Baten faltan, bi sari eskuratu ditu edizio honetan Jose Agustin Gurrutxaga bergararrak: zuri-beltzeko argazki onenarena Piraguista izeneko argazkiagatik, eta herriko koloretako argazki onenarena Esqui de montaña izenekoagatik. Koloretako argazki onenaren saria aurten lehiaketan lehen aldiz parte hartu duen Oskar Manso gasteiztarrak eroan du Mele-rekin; eta herriko zuri-beltzeko argazki onenaren saria, Juanjo Lopezek Ventisca-rekin. Kiroletako argazki on bat ateratzeko sekretuaz galdetuta, bai Gurrutxagak eta baita Mansok ere une egokian klik egitearen garrantzia azpimarratu zuten.
Lehiaketara aurkeztutako 40 lan onenekin erakusketa jarri dute Aroztegi aretoan bertan abenduaren 1era arte.
SARIAK SAILKA
Koloretako argazkiak
- saria: 'Mele', Oskar Manso
- saria: 'Sin aliento', Miguel Angel Perez
- saria: 'The mouth guard goes off', Pedro Luis Ajuriaguerra
Herriko onena: 'Esquí de montaña', Jose Agustin Gurrutxaga
Zuri-beltzeko argazkiak
- saria: 'Piraguista', Jose Agustin Gurrutxaga
- saria: 'David y Goliat'. Iker Pardo
- saria: 'Rugby', Javier Quiros
Herriko onena: 'Ventisca', Juanjo Lopez