Emaitza "onak" Bergarako saskibaloi taldeentzat, aurreko jardunaldian zortzi partidu irabazita

Jone Olabarria 2019ko aza. 15a, 09:41

Jokatu zituzten hamar partiduetatik zortzi irabazi zituzten pasa den astean saskibaloi talde bergararrek. Asteburu honetan ere hamar partidu jokatuko dituzte klubeko taldeek, horietatik lau etxean.

Emaitza "onak" lortu zituzten Bergarako saskibaloi taldeek pasa den asteburuan. Hain zuzen, Bergarako taldeek jokatu zituzten hamar partiduetatik zortzi irabazi zituzten eta bi galdu.

Gizonezko seniorrek liderraren aurka irabazi zuten puntu bakarreko aldearekin eta laugarren postuan kokatu dira. Taldeko ordezkariek adierazi dutenez: "Partida oso bizia izan zen; azken segundoan hiruko bati esker irabazi genuen". Denboraldian jokatu dituzten zazpi partiduetatik, bi galdu dituzte, eta hirugarren sailkatuak beste puntu dituzte une honetan.

Emakumezko seniorrek, berriz, bi puntuko aldearekin irabazi zioten Saski Axular taldeari. "Lehia handiko" partida izan zen, eta momentuz taldea "ondo" hasi dela adierazi dute, lau partidutatik hiru irabazita.

Asteburuan, hitzordu ugari

Asteburu honetan hamar partidu jokatuko dituzte Bergarako saskibaloi taldeek; lau etxean. Gizonezko seniorrek puntu kopuru bera duen Alde Zaharra taldea hartuko dute etxean gaur, 20:30ean, Labegaraietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak