Hamahiru kide berri izango ditu Jakiundek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko aza. 9a, 13:17

Jakiundeko bilkuraren ostean ateratako argazkia.

Jakiunde zientzia, arte eta letren akademiak osoko bilkura egin zuen atzo, azaroak 8, eta bertan hamahiru kide berri izendatzea adostu zuten, besteak beste. 2007an ekin zion Jakiundek bere ibilbideari; gogoeta, diagnostiko, analisi eta aholkularitzarako gune gisa irmotzea lortu du erronka handien inguruan: zientifikoak, artistikoak, literarioak eta gizartearenak orokorrean, eta "erreferentziazko foro" bilakatzea lortu du. Gaur egun 89 kide ditu.

Honako hauek dira Jakiunden sartuko diren hamahiru kide berriak:

  • Alicia Alonso biologoa eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, industria-ingeniaritzan doktorea. Jakiundeko kide oso izendapena.
  • Begoña Garcia, Ivan Igartua, Igor Ijurra, Roldan Jimeno, David Mecerreyes eta Esteban Morras. Jakiundeko kide urgazle izendapena.
  • Edurne Bartolome, Ion Errea, Aran Garcia-Lekue, Iñaki Pinillos eta Jon Mikel Zabala. Jakiundeko kide urgazle gazte izendapena.

Kide berrien inbestidura akademiaren hurrengo osoko bilkuran egingo da, 2020ko udaberrian, kide berri horiek euren karguak onartu ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak