Hainbat moldaketa eginda
Uniquart Dance Company-k Bergaran eskainiko duen dantza ikuskizuna, Vitali Safronkine koreografoak berridatzi du, ballet ameslari eta nostalgikoaren eremura ekarriaz obra originala; hori horrela, jatorrizko bertsioak ez zuen Nocturne izeneko musika konposizioa gehitu dio, gauean inspiratutako pieza lirikoa da hori, pianoaz lagunduta dagoena, amets zoriontsuen eta baita tristeen gorazarre egiten diona.