Aurreko asteburuan estreinatu zuten La trinchera infinita filma zinema aretoetan eta gaur iritsiko da Bergarako Seminarixoa aretora, gaueko hamarretan. Hain zuzen, domekan, 19:30ean, eta astelehenean, 20:30ean ere eskainiko dute; gainera, domekan, filma aurkezten eta solasaldian arituko dira pelikularen zuzendariak. Hala, lanaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, bertaratzen direnek iritzia eman eta solasaldian aritzeko aukera ere izango dute.
Filma arrakasta handia lortzen ari da publikoaren artean eta Donostia Zinemaldian lau sari jaso zituen; tartean, zuzendari eta gidoi onenen saria. Pelikulak etxean gotorpean, beldurragatik, 33 urte ematen dituzten gizon baten eta bere ingurukoen istorioa kontatzea du helburu.