Collage-a
Lekuek aipatu bezala, "collage teknika eta bi arte interbentzio sortu ditut Bergarako pasabidean, iragana eta elektrifikazioak ekarritako modernitatea islatuz". Bada, Lekuek honela eman ditu collage-aren xehetasunak: "Lehenik, Bergarara ekarri zuten lehen lokomotoraren argazki historikoa margiotu dut eta bigarren irudian, emakume bat tren elektrikoa gidatzen ikus dezakegu. Horrez gain, collage-aren baitan daude itsatsitako billeteak".
Gabiriako tunela
Loechborren arabera, margolanak hainbat hitz-gako hartzen ditu bere baitan: "Iragana, oraina eta etorkizuna, errekuperazioa, eutsi, elkartzea, gainezarpena, nahasketa, aniztasuna, identitatea, trukea". Horrekin batera, lanaren hainbat xehetasun eman ditu: "Zuriak lurrazala adierazten du, neutraltasuna. Berdea eta gorria, nahastuta daude, tono aniztasuna lortuz".