Abenduaren 20an Bergarako Musika Eskolako ikasleek aspalditik klasikoa den kontzertua egingo dute Udal Pilotalekuan. Honako taldeek egingo dute emankizuna: Orkestra Sinfonikoa, Gazte Banda, Haurren eta Hasiberrien abesbatzak, Txistulari taldea, Trikitilari taldea, Dantza taldea eta Suzuki taldea. Talde bakoitzak interpretatuko dituen piezez gain, emanaldiaren bukaeran talde guztiak batera arituko dira agertoki gainean. Emanaldiak ordu eta laurden inguruko iraupena izango du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.