Ia 400 lagunek hartu dute parte Soraluze eta Bergara lotzen dituen Antxintxika krosaren 15. edizioan. Korrikalariek, antolakuntzaren lan ona eta lasterketan egon den giro ederra nabarmendu dituzte.
Gaur, gainera, izan da nobedaderik kirol egokituari dagokionez. Joseba Azkarate oñatiarrak lehenengoz egin du lasterketa handbike modalitatean. Pozik bukatu du proba.
Bestetik, urritasun funtzionala duten umeekin ere egin dute korrika gaur. Bederatzi ahulki berezi ekarri dituzte horretarako.
Mutilen podiuma
Aitor Mimenza Castillo (0:31:06)
Dabid Garcia Gil (0:31:36)
Iker Ortiz de Zarate (0:32:20)
Emakumezkoen podiuma
Araitz Villa Besoy (0:37:56)
Miren Apraiz Romero (0:40:25)
Ainara Urrutia Yurrebaso (0:41:08)
Handbike emakumezkoak
Ione Baserra Olaguenaga (0:25:11)
Handbike gizonezkoak
Aingeru Semperena Iraola (0:27:17)
Igor Elizburu Astigarraga (0:28:45)
Mikel Goikoetxea Loidi (0:30:47)
Emakumezkoak patin gainean
Amale Mugika Lainez (0:24:14)
Maddi Mujika Arrizabalaba (0:25:26)
Oihana Unamuno Elgarresta (0:25:30)
Gizonezkoak patin gainean
Aitor Vacas Agorreta (0:20:49)
Unai Perea Portularrume (0:21:16)
Joxu Arana Oregi (0:21:30)