Ziklismorako zaletasuna sortzeko lehen urratsak ematen

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 27a, 18:11

Lokatza ziklismo eskolak antolatutako bizikleta festa benetako jaia izan zen. Ehun neska-mutikotik gertu batu ziren atzo Bergaran: "Berriztik ere etorri ziren, sare sozialei esker mezua zabaldu eta gero", dio Jon Unamunok. "Izan ere, halako ekimenak lagungarriak dira gaztetxoek txirrindularitzarekiko zaletasuna izan dezaten".

Lokatzak erakutsi zuen atzo Bergaran txirrindularitzarako zaletasuna egon badagoela, baina landu beharreko soroa dela hori ere. Baratze horretako fruitu diren Mikel Aristi eta Julen Irizar ziklista profesionalak ere izan ziren jaian. Dagoeneko Euskadi Fundazioak egin du publiko 2020ko denboraldian ze txirrindulari izango dituen, eta bertan izango dira bi bergararrak, laranjaz jantzita. Atzokoa, baina, elastiko urdina janzteko eguna izan zen, Lokatzakoek oparitutako kamisetak janztekoa: "Alde horretatik, eskerrak eman gura dizkiegu Bolintxo eta Lana babesleei".

Hala, seminarioko patioan zirkuitua egin eta 17:00etan hasita lasterketak antolatu zituzten gaztetxoendako: "Jaio giroa bai, baina gazte batek baino gehiagok seriotasun handiz hartu zituen lasterketok, han ez zuen gura inork galtzerik! Ederto ibili ziren gazteak, oso gustura geratu gara hitzorduak emandakoarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak