Asfaltatze lanak urriaren 25ean hasita, Herrilagunak kalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urriaren 24a

Ibargarai kaleko asfaltatze lanen hasiera, abuztuan.

Gaur, urriak 25, Ibargarai 4 eta 14 bitartean zirkulazioa moztuta egongo da Herrilagunak kalean –Migel Altuna zenaren parean–, asfaltatze lanak direla eta. Zirkulazioa 08:00etan moztuko da eta lanak bukatu arte egongo da itxita.

Ibargaraiko 7 eta 9. atarteetan eta Katabiako geltokietan ez da autobus zerbitzurik egongo, eta Torrekuako geltokia izango da alternatiba. Bolura joateko Artekaletik bideratuko da zirkulazioa, lanek iraun bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak