Egubakoitzetan kultura hitzor-du bat proposatzea helburu duen Egubakoitzak Berreskuratzen kolektiboaren kontzertuak itzuliko dira bihartik aurrera Bergarara. Hala, bihar, urriak 25, 22:30ean, Bergarako kartzela zaharrean MICE eta Iker Martinez eta Zaldi Herrenak arituko dira taula gainean.
Aukera anitza
MICE Miren Narbaiza eibartarraren proiektua da. Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero, bakarkako bideari ekin dio. Oraingo honetan, bikote moduan aurkeztuko du disko berria, Joseba B. Lenoirrekin batera.
Iker Martinez de Zuazo oñatiarra ere, Latzen, Amonal eta Potemkin taldeetan gitarra jo ondoren, kartzela zaharrean arituko da. 2016an bere konposizioak egiten hasi, eta 2017an disko bat atera zuen, Itzalen mundua izenekoa. Lurralde berriak izeneko barkakako lan berria urrian aurkeztu zuen oñatiarrak.