Bizikleta festa egingo du zapatu arratsaldean Lokatzak

Jone Olabarria 2019ko urr. 24a, 12:47

Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ibargarai kalean, Txirrindularitzaz gozatzeko ekintza ezberdinak egingo dituzte. Ekintzak 2006 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutikoei zuzenduta egongo dira.

Txirrindularitza sustatzeko helburuarekin, bizikleta gainean jarduteko aukera izango dute neska-mutikoek zapatuan. Izan ere, Lokatzak antolatuta, Bizikleta Festa egingo dute zapatuan, 17:00etan hasita, Ibargarai kalean.

Jaialdia 2006 eta 2017 urte bitartean jaiotako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duten gazteek bizikleta edo mini-motoa eraman beharko dutela jakinarazi dute Lokatza-tik, eta baita kaskoa ere. Txirrindularitzaz gozatzeko ekintza ezberdinekin batera, Bergarako hainbat txirrindulari profesional ere bertan izango dira arratsaldean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak