Beira Oiartzunen sorturiko musika taldea da, 2006an elkartu baziren ere 2013an eman zioten forma proiektuari eta ordutik hiru disko atera dituzte. Bertsolaritza eta musika beste inork baino hobe uztartzen ditu Beira-k: Jon Martinek idatzi dituen bertso sorta eta poemak sentiberatasunez musikatu ditu Igor Arruabarrenak, gizarte gaiei lotutakoak batzuk, tonu intimokoak gehienak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.