Oscar Candendo antzuolarraren txanda Santa Marinako organoan

Txomin Madina Milikua 2019ko urr. 20a, 19:54

Antzuolako organo joleak organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloaren barruan emandako kontzertuan Joseph Gabriel Rheinebergerren konposizioak izan ziren protagonista. Easo Gazte abesbatzaren konpainian aritu zen Candendo.

Besteak beste Artzain Onaren katedraleko organo jole titularra eta Katalunian organo irakaslea den Oscar Candedo antzuolarra kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean Santa Marina parrokian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloaren barruan.

Joseph Gabriel Rheinberger konposatzaile alemaniarraren lanak izan ziren nagusi bertan, nahiz eta Guridiren Ave Maria ere jo zuen Candendok. Organo jolearekin batera Easo Gazte abesbatza ere izan zen kontzertuan; horiek, gainera, aldarera jaitsi ziren azken bi abestietarako.

Santa Marinako organoa

Atzokoa, Santa Marina parrokiako organoan aritzen zen hirugarren aldia izan zen Oscar Candendorentzat, eta nahiko gustura aritu zela esan arren, organoarekin lotuta badu zerbait esateko: "Santa Marinako organoak baditu akats batzuk, eta laguntza dena San Pedroko organoari bideratzea ondo dagoen arren, komeni da bestea ere apur bat zaintzea". Zikloari dagokionez, horrelako ekimenen garrantzia azpimarratzen du: "Oso ondo dago Bertako jendeak organoa ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak