Bergarako Musika Bandako doinuak Osintxun hiru urteren ostean

Jagoba Domingo 2019ko urriaren 20a

Enrike Txurrukaren gidaritzapean Beti Lagunak piezarekin hasi du Bergarako Musika Bandak Osintxuko emanaldia, pilotalekuan.

Gustura egon dira bai musikariak eta baita entzuleak ere. Algona Overtura, Water Music eta Desafinado piezekin, besteak beste gozatu dute. Aipatzekoa, azken pieza horretan tronpetak eta tronboiak egindako bakar-saioak. Biak ala biak, bat-batekotasunean oinarrituak.

Amaiera, Pharrel Williams-en Happy kantu ezagunarekin eman diote kontzertuari. Osintxu Gaztañetan ekimeneko lehen saioa izan da hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak