Bedelkarren eskaintza zabala begirada batean

Maider Arregi 2019ko urr. 20a, 13:51

Udazken-negurako datorren moda herritarrei erakusteko gune aparta bilakatu da Oxirondoko azoka asteburuan. Bedelkar merkatarien elkarteko dendek euren produktuen lagin bat jarri dute-eta erakusgai Pop up-a merkatuan.

"Oso ondo joan da asteburua eta jendea animatu da; bereziki zapatu iluntzean 19:00etatik 21:00ak bitartean. Eta domekan, lasaiago izan bada ere, edo eguraldi kaxkarragatik, etorri dira azokara", kontatu du Bedelkarreko lehendakari Maitane Azkaratek.  "Pop up formatuari esker momentu puntual batean denda Oxirondora eramateko aukera izan dugu. Hala, dendan daukagun lagin bat herritarrei erakutsi diegu. Formatu honi esker,  begirada batean hainbat dendetako eskaintza eskura daukate herritarrak. Sorpresaren bat edo beste ere izaten da; izan ere, espero ez dituzten gauzak ere bilatzen dituzte-eta normalean joateko ohitura ez duten dendetan".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak