Anai eta Tenpera-ren kontzertuak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituan

Amaia Aranegi 2019ko urr. 17a, 15:15

Anai eta Tenpera taldeek kontzertua eskainiko dute urriaren 18an Bergarako Seminarixoan, 21:00etan. Katapulta plataformak Euskal Herriko musikari eta bestelako sortzaile gazteen lanak ezagutzera eman nahi ditu, eta Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituko hurrengo kontzertuak izango dira hauek.

Anai, Astigarragan sortu den Power Duo-a da. Energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. 2018an, beraien lehen lana aurkeztu zuten, Pentsatu, Eraiki izenarekin. Orain, beraien diska berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztuko dute, Eskerrikasko galtzaile.

Tenpera, Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute. Estilo aldetik rock alternatiboa jotzen dute 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan jo dute. 2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten eta 2019ko Urriak 1ean, beraien bigarren EP-a atera berri dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak