Laster itxiko dute 'Hitzen ahairea' ikastaroan izena emateko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko urr. 17a, 10:17

Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak eskainiko dute ikastaroa urriaren 24an, azaroaren 7an eta 28an Zabalotegi aretoan. Izen-emate epea zabalik dago oraindik ere.

Jardunek eta Udalak antolatu dute ikastaroa. Hitzen ahairea izenarekin, Zeri kontatzen diogu euskaldunok? gaia landuko dute. Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran izango dira ikastaroa gidatuko dutenak.

Ikastaroko prezioa 8 euro izango da Jarduneko bazkideentzat, eta 10 euro gainerakoentzat. Jardunen eman beharko da izena jardunkultura@topagunea.com helbidean edo 943 76 36 61 eta 605 712 469 telefono zenbakietan.

Ikastaroa Zabalotegi aretoan izango da urriaren 24an, azaroaren 7an eta azaroaren 28an, 18:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak