Leheneik, aukeraketa fase bat pasatu zuen Etxebarriak –Curriculum Vitae-a, bideoak eta abar–, 27 herrialde ezberdinetatik aurkeztutako zuzendariekin batera. Hala, mundu guztiko 38 zuzendari aukeratu zituzten txapelketan parte hartzeko: Japon, Frantzia, Alemania, EEBB, Austria, Hungria, Finlandia, Venezuela, Singapur...
Hiru kanporaketa gainditu behar izan ditu bergararrak, eta azkenean hirugarren postua eskuratu du.
