Ekintzaz bete dator 'Osintxu Gaztañatan' egitasmoa

Maialen Regueiro 2019ko urr. 16a, 11:58

Txuringo kultur elkarteak, Solaluce eta Bergarako udalarekin elkarlanean, 'Osintxu Gaztañatan' egitasmoaren beste edizio bat antolatu dute. Modu horretan, urrian zein azaroan zehar, hainbat ekintza izango dira, pailazoak, musika, bazkaria eta azoka, besteak beste.

Egitaraua

  • Urriaren 20an, Bergarako bandaren kontzertua, 12:30etan, udal pilotalekuan.
  • Azaroaren 8an, Añubeko Troba taldearen kontzertua, 22:30ean, Txuringo tabernan.
  • Azaroaren 15ean, pintxo potea Mariatxiekin.
  • Azaroaren 17an, Potx eta Lotx pailazoen emanaldia, 17:30ean, pilotalekuan.
  • Azaroaren 18an, Animen Eguna.
  • Azaroaren 22an, Adimena zorrozteko ipuinak Amaia Arriaranen eskutik, 22:30ean, Txuringo tabernan.
  • Azaroaren 24ean, Jubilatuen eguna.
  • Azaroaren 30ean, Kantu Afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak