'Sing to the spirit' Bergarako Orfeoiaren eskutik

Maialen Regueiro 2019ko urr. 16a, 08:58

Bergarako Orfeoi taldeak bazkide kontzertua eskainiko du lehenengoz, 'Sing to the spirit' izenburupean. Emanaldia urriaren 20an izango da, 19:00etan, Mariaren Lagundia eskolako elizan. Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi gazteak hartuko dute parte emanaldian, Eli Mendiaraz piano-jotzailea eta Ander Zulaikaren perkusioarekin batera.

'Sing to the spirit'

Emanaldiak 75 minutuko iraupena izango du eta guztira, 75 pertsonek hartuko dute parte, Aitor Biain eta Aitor Garitano zuzendariekin batera. Kontzertua ikusteko sarrerak ordu bat lehenago egongo dira salgai Mariaren Lagundiako eliza kanpoan eta bazkide ez direnek hiru euro ordaindu beharko dute.

Egitaraua

  • Messe Brève (Léo Delibes), Pianoa: Anabel Henao, Zuzendaria: Aitor Garitano (Bergarako Orfeoi gazte)
  • Iluxit nobis hodie (A.Alcaraz), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Ave verum (J.Stopford), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Ubi caritas II (O.Gjeilo), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • The ground (O.Gjeilo), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • The Lord bless you and keep you (J.Rutter), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • I will sing (J.Rutter), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Ubi caritas (J.Elberdin), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Ukuthula (Trad. Zulu), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • He Never Failed Me Yet (R.Say), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Every time I feel the spirit (B.Chilcott), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia)
  • Freedom Trilogy (P.Halley), Pianoa: Eli Mendiaraz, Perkusioa: Ander Zulaika, Zuzendaria: Aitor Biain (Bergarako Orfeoia eta Orfeoi gazte)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak