Bularreko minbiziaren aurkako lazoa Bergarako udaletxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urriaren 15a

Katxalin elkartekoak Udaleko ordezkariekin udaletxeko balkoian, lazo arrosaren atzean.

Zapatuan, urriak 19, Bularreko Minbizaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta, Bergaran ordezkaritza duen Gipuzkoa mailako Katxalin elkarteak lazo arrosa jarri du udaletxean. Bergararako ekintzarik antolatu ez badute ere, herritarrak gonbidatu dituzte elkartasuna adieraztera eta Gipuzkoan zehar antolatu diren ekintzetan parte hartzera. Katxalin elkarteak antolatu duen egitarauaren berri izateko, klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak