Kataluniako buruzagien aurkako epaia salatzeko txistuak eta lapiko-burrunba

Eneko Azkarate Laspiur 2019ko urriaren 14a

Bergaran ere elkarretaratzea egin dute Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako erreferenduma egin izanagatik auzipetutako buruzagiei elkartasuna adierazteko eta epaia salatzeko. 'Erreferenduma ez da delitua' izenburuko pankartaren atzean batu dira hainbat bergarar.

Pankartari eusten, herriko EH Bilduko eta EAJko ordezkariak ere. Gorka Artola Bergarako alkatea, EH Bilduko eta EAJko hainbat zinegotzi –Elena Lete alkate ohia horien artean– eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua elkarretaratzean izan dira, beste batzuen artean.

Txistukadak eta lapiko-burrunbak entzun dira elkarretaratzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak