Serge: "Biluztuta moduan sentitzen naiz bakarka, baina horren bila nenbilen"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 12a, 15:41

Apirilean kaleratutako Enarak itzuli dira diskoko kantuak izan zituen oinarri, atzo, Bergarako Bule tabernan egindako kontzertuan. Mikel Albistur arrasatearrarekin batera aritu zen.

Sergio Ruiz Serge gustura da atzoko emanaldiak emandakoarekin. "Diskoa kaleratu nuenetik zuzeneko kontzertu batzuk egin ditut dagoeneko, eta giro polita izan genuen atzo Bergarako Bule tabernan ere", adierazi du. Bakarkako lehen lana du eta biluzik moduan sentitzen dela aitortzen du. "Baina horren bila nenbilen eta alde horretatik gustura nago".

Musika akustiko modernoa edo garaikidea egiten du pop eta folk ukituekin. Sentikor ageri da Serge bilduma horretan. Haurtzaroan zein nerabezaroan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzen ditu Enarak itzuli dira diskoan.

Kontzertuak eskaintzen jarraitzea aurreikusten du. Arrasaten emanaldia egindakoa da, eta Aretxabaletan eta Eskoriatzan ere jo nahiko luke. Badihardu datak lotzeko ahaleginean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak