Abian da kirol argazki lehiaketa

Maialen Regueiro 2019ko urr. 9a, 09:15

Iazko kirol argazki lehiaketako irabazlea

XXIX. kirol argazkien lehiaketa jarri du abian Bergarako udalak, Arizondo argazkilari elkartearekin batera. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 6a izango da eta epaimahaiak azaroaren 9an emango ditu jakitera irabazleak.

Zortzi sari

Edizio honetan zortzi sari banatuko dira. Koloretan eta zuri-beltzean aurkeztu daitezke lanak eta modalitate bakoitzeko sari bikoitza banatuko da. Aurkeztutako lanen artetik herriko bi onenak ere aukeratuko ditu epaimahaiak. Modu horretan, lehen sariak 210 euro eta trofeoa jasoko du, bigarrenak 180 euro eta trofeoa eta hirugarrenak, 150 euro eta trofeoa. Herriko onenak, berriz, 120 euro eta trofeoa jasoko du.

Argazkien entrega

Azaroaren 6a izango da lanak entregatzeko azken eguna eta lanok Bergarako Udala Agorrosingo kirol gunera (Boni Laskurain, 21) bidali beharko dituzte.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Lehiaketa bat den heinean, aurkeztutako argazkiek baldintza batzuk bete beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak