Jon Maiaren hitzaldi interesgarria bihar, San Joxeperen Kultura Hamabostaldiari ekiteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urriaren 8a

Jon Maia eta Amets Arzallus Aramaioko bertso afari baten, iaz.

Bergarako San Joxepe erretiratu elkartearen Kultura Hamabostaldiari hasiera emateko, Jon Maia bertsolari ezagunak De Extremadura al bertsolarismo izenburu duen hitzaldia eskainiko du bihar, urriak 9, 19:00etan, San Joxeperen egoitzan; Jardunen eskutik ekarri dute Maia erretiratuek. Urriaren 20ra bitartean antolatu dituzte ekintzak; hitzaldiak izango dira nagusi, baina bisita gidatuak, ume-jolasak, erakusketak eta musika emanaldiak ere izango dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak