Badator Bergarako eskola herritarra, urriko hurrengo hiru eguaztenetarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urr. 7a, 17:58

Feminismoaren gaineko eskola, iaz.

"Egindakoa ezagutu, begi kritikoekin aztertu, galdetu, iritzia eman eta etorkizunerako irakaspenak ateratzea". Horixe da, Sorturen eta Iratzar fundazioaren arabera, Bergarako eskola herritarraren hirugarren edizioaren helburu nagusia. Hiru saio antolatu dituzte hurrengo hiru eguaztenetarako, Irizar jauregian (19:00).

"Euskal Herriak eta Bergarak 60 urtez askatasunera bidean egindako lana aztertuko dugu protagonista eta adituekin", gaineratu dute antolatzaileek. Era berean, antolatzaileek gogora ekarri dute saioak erabat irekiak direla: "Gai interesgarri eta polemikoak, gertakari ezezagunak, gogorrak eta xamurrak... Denok eta denak du lekua herriarena den eskolak".

Eskolen gaineko informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak