Espoloitxoren jaitsierarekin hasi dituzte festak Espoloian eta asteburu osorako egitarau aberatsa prestatu dute. Gaur goizean gustura aritu dira haurrak jolasetan, musika lagun zutela. Bazkaria egin ostean, helduentzako jolasak , Mus txapelketa eta triki poteoa antolatu dute.