Udako etenaldiaren ondoren, hasi dira berriro ere zineklubeko eskaintzarekin. Eguaztenetan izango dira emanaldiak, 20:00etan, Seminarixoan. Sarreraren kostua 3 euro izango da. Urriko emanaldien zikloari Zinemaldien lehiaketatik kanpo izena jarri diote.
Daniel Sanchez Arevalo zuzendariaren lana
Urriaren 9an, Diecisiete/Seventeen filma eskainiko dute. Daniel Sanchez Arevalo zuzendariaren lanak adingabeen zentro batean dagoen 17 urteko mutil baten istorioa kontatzen du –Hector–. Txakur batekin izango duen harremana eta lotura izango dira istorioaren muina.
Urriko emanaldiak
Urriaren 16ko emanaldia Rojo izango da. Urriaren 23an, La llorona filma eskainiko dute. Azkenik, urriaren 30ean, Climb filma eskainiko dute Seminarixoan. Zinema ez komertzialaz gozatzeko aukera eskaini nahi dute eguaztenetan.