Eskubaloian, lehenengo territorialeko taldeak zapatuan hasiko du liga

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko urr. 4a, 12:09

BKE-eko eskubaloi sailak aste bukaeran hainbat partidu izango ditu. Horien artean, talde nagusiak liga hasiko du: Elgoibarren aurka jokatuko dute, zapatuan, etxean.

Aste bukaeran, eskubaloi saileko hainbat taldek liga hasiko dute. Lehenengo territorialeko mutilek, esaterako, Elgoibarren aurka jokatuko dute, zapatuan, 20:00etan, Labegaraietan.

Bigarren territorialak etxetik kanpo jokatuko du: domekan, 10:00etan, Lezon jokatuko dute, Munttarperen aurka.

Gaztetxoak ere etxean

Etxean jokatuko duten beste taldeak izango dira: kadete neskak, zapatuan, 11:30ean, Mutrikuren aurka; eta kadete mutilak, zapatuan, 12:45ean, Hernaniren aurka. Infantil neskek hiruko txapelketako izango dute, zapatuan: 09:15ean Bergara eta Eibar; 09:45ean Eibar eta Elgoibar; eta 10:15ean Bergara eta Elgoibar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak