2019/11/01 19:00 - 21:00

Musika

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen 51. Lehiaketa

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen 51. Lehiaketa
Seminarixoa, Bergara

441 HZ Poloniako abesbatza ezagunenetakoa da; 2006an sortu zen Gdansk Musika Akademiako ikasleek bultzatuta. Eta euren helburu nagusia
izan da betidanik musika garaikidea jendeari aurkeztea. Hala, erosotasun gunetik irtenda, ahots teknika ezberdinekin esperimentatzen dute,
betiko kantu tradizionaletatik aldenduta. Abesbatza honek Polonian eta nazioartean hainbat sari jaso izan ditu. 2018an Llangollenen ospatutako lehiaketan munduko laugarren abesbatza onena izendatu zuten. Sarrera 8 euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak