Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan parte hartzeko deia egin dute Martxanterek

Jone Olabarria 2019ko urr. 2a, 13:38

Martxanterak talde feministak, Azaroak 1, 2, eta 3an Durangon egingo diren Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan parte-hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Informazioa eskaintzeko asmotan, egubakoitzean, hilak 4, txoko informatiboa jarriko dute Irala kalean (18:30etatik aurrera).

Bergarako Martxanterak talde faministak Durangon egingo diren Euskal Herriko V. jardunaldi feministetan parte-hartzeko deia luzatu die herritarrei. Hala, informazio txokoa jarriko dute egubakoitzean Irala kalean, "zalantzak argitzeko, kuxkuxeatzeko eta izena emateko aukerarekin". Era berean, jakinarazi dute izena emateko azken eguna urriaren 7a dela.

Jardunaldietara gerturatzeko, elkarrekin joateko antolatzen dabiltza: "Egunero azokatik abiatuko gara eta asmoa autoz joatea da". Antolatu eta elkarrekin joan nahi duenak martxantera@gmail.com helbidera idatzi edo txokora hurbil daiteke.

Irakurketa foroa

Urriaren 9an "Feminismoa denon kontu da" liburuaren irakurketa foroa errepikatuko dute, "pendiente gelditu ziren gai batzuk landuz". Oraingo honetan, udal liburutegian izango da 17:30-19:30.

"Feminismoa denon kontua da" Bell Hooks aktibista feminista afroamerikarrak idatzi zuen feminismoaren inguruan hedabideek zabaldutako aurreiritziak baztertzeko helburuarekin. Hooks-ek, Estatu Batuetako feminismoaren sorrera eta ibilbidea azaltzen ditu. Baita borroka feministak arraza, klase eta sexualitatearekin dituen konexio eta deskonexioak ere. Liburu honek, feminismoak barnebiltzen dituen kontzeptu konplexuak sintetizatu eta guztiontzako eskuragarri uzten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak