Herbehereetako ikasleen bisita, Bergarako Mariaren Lagundiakoekin egoteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko irailaren 30a

Herbehereetako eta Bergarako ikasleak, Udaleko ordezkariekin batera, Laboratoriumaren atarian.

Aurten ere Warnsweld hiriko (Herbehereak) Isendoor ikastetxeko gazteek elkartrukea egin dute Mariaren Lagundiakoekin. Hamaikagarren aldia da Mariaren Lagundiak halako elkartrukeak egiten dituena eta honakoa ikastetxe horrekin egiten duen hirugarrena. Astebeteko egonaldia hasi dute gaur eta Udalak harrera ofiziala egin die Laboratoriumean. Bergarako bisita gidatua, surfa Zarautzen, Donostia, tailerrak, olinpiadak, jolasak... denetarik egingo dute asteon. Martxoan bergararrak joango dira Herbehereetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak