Haus of Beats musika zigilua aurkeztuko dute gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ira. 27a, 15:22

Egiako Telmo Trenor musikariaren 'Heat remixed' lanaargitaratu dute. Argazkia: Kepa Zabaleta

Astelehenetan 20:00etan Txapa Irratian (FM 97.2) Balza-k, Buda-k eta Kepa Zabaletak egiten duten saioa da Haus Of Beats. Aspalditik zuten irratsaioaren izenean musika zigilu bat ateratzeko gogoa, eta asmo hori gauzatzea lortu dute. Egiako Telmo Trenor musikariaren Heat remixed lana da zigilu sortu berriarekin kaleratu duten lehenengoa .

Bihar, zapatua, aurkeztuko dute, kartzela zaharreko patioan egingo duten jaian, 20:00etatik 01:00etara. Diskoak jartzen ibiliko dira hainbat lagun; ondoren, Telmo Trenorrek kontzertua eskainiko du, Oriol bateria-jolea eta Pelax gitarra-jolea lagun dituela.

Hainbat euskarritan

Lana biniloan, kasetean eta digitalean argitaratu dutela azaldu du Zabaletak: "Hip-hop eszenan urteetako ibilbidea du Telmok, baina iaz, boogie, funk, eta house estiloetako bilduma argitaratu zuen, eta bihar aurkeztuko dugun diskoan kantu horiek beste artista batzuek interpretatuta jaso ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak