Izen-ematea
Hitzaldia entzuteko interesa dutenek, izena eman beharko dute Udaleko idazkaritzara deituta. Goienagusiko eta Bergarako ikastetxetako ikasleak ere ekitaldian izango dira adituei entzuteko.
Dudley Herschbach
Kimika nobelduna da Dudley Herschbach eta Pedro Miguel Etxenikek azaldu bezala, Herschbach-ek Bergarara egingo duen bisita ez da kasualitatea: "Taula periodikoaren nazioarteko urtean Euskal Herrian eta bereziki Bergaran badugu zer ospatu, taulako elementuetako bat hemen, Bergaran, deskubritu zelako. Herschbach-ek Kimikan duen jakindura kontuan hartuta inork baino hobeto azpimarratuko du horren garrantzia. Gainera, Maria Vallet kimikalari ezagunarekin batera etorriko da".