Stoltz-aren alde egingo den emanaldian parte hartzeko deia luzatu du Musika Eskolak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 25a, 12:34

Azaroaren 22an Musika Airean kontzertua egingo dute Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak bultzatuta. Antolatzaileek deia luzatu diete musika elkarte eta talde guztiei kontzertuan parte har dezaten. 

Stoltz Freres organoaren egoera larria kontuan hartuta, Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak Musika Airean emanaldia antolatu du. Musika sinfoniko korala izango da eta herriko musika eragile denei luzatu diete deia kontzertuan parte hartzeko.

Azaroaren 22an izango da emanaldia

Azaroaren 22an izango da emanaldia, Santa Sezilia egunez. Antolakuntzak dei egin du orkestran edo abesbatzan parte hartzeko –ez da beharrezkoa izango momentu honetan talde bateko kide izatea–.

Izena eman behar da

Interesa duenak idazkaritza@bme.e.telefonica.net helbidera idatzi beharko du mezua, ondorengo datuekin: izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Mezua jasotakoan, antolatzaileek partiturak bidaliko dituzte. Emanaldiaren egitaraua da: El Código Da Vinci, Cantique de Jean Racine, Adiemus, Bakarrik Ametsean, Look at the world, When you believe, Ave María de Caccini eta Egan Egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak