Era berean, aurtengo kanpainan estreinatu den ur txorroten gunearen zoruak arazoak sortu zituen bereziki uda hasieran. Eroriz gero, zenbait umek urratuak eta bestelako zauriak egin zituzten eta horrek kexak eragin zituen bereziki ume horien gurasoen artean. Kirol Zerbitzuak zorua arintzeko lanak egin zituen eta ordutik arazoak arindu egin dira. Hala ere, hurrengo urtean gune horrek nola funtzionatuko duen ez dute erabaki.