Burdinolako infantilak ez dira maila nazionalean jokatzeko sailkatu

Maialen Regueiro 2019ko ira. 24a, 09:17

Burdinolako infantilak Lugon izan dira maila nazionalean sailkatzeko lehiatzen. Hiru partidu jokatu dituzte, baina ez dute sailkatzea lortu, nahiz eta jokalariak oso gustura aritu diren jokatzen eta esperientzia polita izan den beraientzat.

Hiru partidu

Lehen partidua Lostregos Lucus taldearen aurka jokatu zuten bergararrek eta partidua oso parekatua izan bazen ere, etxeko taldeak irabazi zuen (4-2). Lobos de Iscar taldea izan zen bigarren aurkaria. Azken momentuan talde bergararrak berdinketa lortu zuen, ondoren, bost minutuko luzapena jokatu zutelarik. Luzapenean ez zen golik egon eta penaltietan erabaki zen partidua: Los de Iscar izan zen garaile. Azken partidua Tucans taldearen aurka izan zen. Bergararrek partidu ona jokatu zuten, baina ezin izan zuten partidua irabazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak