Partidu borrokatua jokatu dute Bergarak eta Añorgak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 22a, 18:51

Talde indartsua, ligako gogorrenetarikoa egokitu zaio Bergarari liga hasteko; bada, defentsan ondo jokatuz eta aukera politak sortuz banako berdinketa lortu du Lander Ugarteren taldeak.

Partidu borrokatua jokatu zuten atzo arratsaldean Ipintzan Bergarak eta Añorgak.

Añorgak aurre hartu zuen

Añorga talde indartsua da, beteranoa; eta, zelaian ere hori erakutsi zuten. Etxekoek baino gehiago izan zuten baloia. Hori horrela, lehenengo zatian, falta bidez egin zuten 0-1ekoa.

Etxeko taldeak, baina, ondo defendatu zuen eta erasoan aukera politak sortuta berdinketa lortu zuen. Banako berdinketaren gola bigarren zatian egin zuen Haizea Arriaranek.

"Bidezko berdinketa izan da", azaldu zuen amaieran Manu Diaz BKEko kirol zuzendariak.

Lander Ugarte entrenatzaile berria

Bergarak talde berria eta gaztea du, eta baita entrenatzaile berria ere: Lander Ugarte. Ligako aurkari gogorrenetariko batean aurka puntu bat irabaztea ontzat eman dute bergararrek. Hurrengo astean Urolaren aurka jokatu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak