Omenaldi eta oroitzapenek ere izan dute tokia gaurko mendi martxan. Izan ere, astean hil diren Urko Egidazu elgetarraren eta Eneko Iturbe arrasatearraren omenez minutu bateko isilunea egin dute martxa hasi aurretik.
Bestetik, antolatzaileek eskerrak eman gura izan dizkiete Antzuolako eta Bergarako baserritarrei eta bi herrietako udalei, bereziki, Iñaki Ugarteburu Bergarako kirol teknikariari eta Jone Larrañaga Antzuolako kultur teknikariari.