Jardun antzerki eskola martxan izango da urrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ira. 18a, 11:26

Zabalik da izenematea. Haur eta gazteendako saioak barikuetan izango dira eta helduendakoak, berriz, martitzenetan.

Antzerkia hezkuntza tresna garrantzitsua da eta tailerrak ludikoak direla gogoratu dute antolatzaileek. "Ahozko eta gorputzezko adierazpena modu dinamikoan lantzen da, eta metodologia parte hartzaileak talde lana, elkartasuna eta hausnarketa bultzatzen ditu". Helburuen artean daude norberaren eta gainontzekoen gorputzen ezagutza, pentsatu, arrazoitu eta kritikatzeko gaitasuna eskuratzea; ahozkotasuna eta komunikazioa lantzea; eta noski, hizkuntza eta hiztegian sakontzea.

Tailer guztiak Zabalotegi aretoan izango dira. Helduen antzerki eskolakoek astean ordu eta erdiko saioak egingo dituzte eta hileko kuota da 22 euro (Bazkideek 17 euro).

Haurren zein gazteen antzerki eskolakoek astean ordubeteko saioak egingo dituzte eta hileko kuota da 17 euro (Bazkideek 12 euro).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak