Hilaren 29an hasiko du liga txapelketa IDK Gipuzkoak, eta ordurako prest egoteko bidea irabaziz hasi du. Hasiera oso parekatua izan da. 17-14 bukatu da donostiarren alde, eta bereziki aipagarria izan da Ellen Nystrom-ek egindako lana.
Bigarren laurdenean lehiaren kolorea aldatu egin da. Errioxarren erasoa hobea izan da eta partzial on bati esker, bederatzi puntuko aldearekin joan dira aldagelara.
Hirugarren laurdenaren hasieran Onintza Adurizek min hartu du, eta lehia utzi behar izan du. Handik aurrera, María Erauncetamurgilek y Pierre Louis Vionisek hartu dute IDK Gipuzkoa gidatzeko ardura. Lan ona eginez, markagailua irauli dute: 46-48.
Azken zatira nekatuta iritsi dira jokalariak. Orduan egin ditu aldaketa esanguratsuak Muguruzak. Iparragirre eta Esnal gazteak ipini ditu kantxan, eta haien bien freskotasunaz baliatuz, aldea nabarmen zabaldu dute.
Partiduaren bukaeran, bi taldeek oroigarri bana jaso dute Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi saileko presidente Marian Melladoren eskutik.