Seminarixoko urriko ikuskizunetarako sarrerak datorren eguenean jarriko dituzte salgai

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 13a, 13:04

Seminarixoko urriko kultura programazioa gertu dute. Lau ekitaldi antolatu dituzte; bada, sarrerak datorren astean, eguenean, jarriko dituzte salgai.

Dagoeneko argitaratu dute Seminarixoko urriko programazioa. Ikuskizun guztien sarrerak irailaren 19an jarriko dituzte salgai.

Urriko egitaraua

Egitaraua ondokoa da:

Urriaren 5a, zapatua: The Godfathers taldearen kontzertua, 21:00etan, 8 euro.

Urriaren 12a, zapatua: Xake antzerki taldearen Lur familiarendako ikuskizuna, 19:00etan 4 euro.

Urriaren 19a, zapatua: Yliana konpainiaren Lo mejor de Yliana antzezlana, 21:00etan, 8 euro.

Urriaren 26a, zapatua: Teatro Noctámbulo konpainiaren Contra la democracia antzezlana, 21:00etan, 8 euro.

Sarrerak

Ikuskizunen sarrerak salgai jarriko dira irailaren 19an, eguena, Seminarixoko
txarteldegian 18:00etatik 20:00etara; eta, baita tickets.kutxabank.es  plataforman ere,
18:00etatik aurrera.

Horrez gain, sarrerak eskura daitezke emanaldiak hasi baino ordubete lehenago leihatilan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak