'Feminismoa denon kontua da' liburuaren inguruko solasaldia egingo dute bihar, gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 10a, 11:43

Bergarako Martxanterak taldeak udako irakurketa proposamena luzatu zuen: Bell Hooks-en Feminismoa denon kontua da liburua, hain zuzen. Bada, bihar, martitzena, irakurketa foro feminista egingo dute. Kartzela zaharrean izango da, 18:30ean.

Bell Hooks-en Feminismoa denon kontua da liburua irakurtzeko gomendioa luzatu zuen Martxantera taldeak udarako. Bada, liburuaren inguruko solasaldia egingo dute bihar, martitzena. "Kezkak, ikaspenak eta gogoeta interesgarriak partekatzeko modua izango da", diote antolatzaileek. 


Landuko dituzte gaiak

18:30etik 20:00etara izango da irakurketa foro feminista, Bergarako kartzela zaharrean. "Heziketa feminista, ahizpatasuna, arrazismoa, gurasotasuna, lesbianismoa, edertasuna, ezkontza eta bikote harremanak, klase-borroka....", izango dituzte hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak