Herritar ugari batu dira San Juan auzoko ermitaren bueltan auzoko ortuetako produktuez gozatzeko. Trikitilariak lagun, giro ezin hobea izan dute eguerdian. Basaeliza ere bete egin da Arragoa taldearen folk doinuak entzuteko. Produktu sorta daraman saskia ere zozketatu dute eta Lizarralde baserriko Jose Agirrerendako izan da.