Finalaurrekorako sailkatu da Maddi Berrocal bergararra Naroa Agirrerekin batera

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 8a, 13:25

II. Bergara Hiria emakumezkoen pilota txapelketari ekin zioten egubakoitzean eta hiru bikote izan ziren nor baino nor gehiago Udal pilotalekuan. Bergarar bakarrak jokatu zuen, Maddi Berrocalek, Naroa Agirrerekin bikote eginda eta aurrera egitea lortu zuen.

Hona hemen emaitzak:

Lehenengo partidua:

  • Maddi Berrocal eta Naroa Agirre 16
  • Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu 8

Bigarren partidua:

  • Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu 16
  • Maddi Unanue eta Ainhoa Romero 13

Hirugarren partidua: 

  • Maddi Berrocal eta Naroa Agirre 16
  • Maddi Unanue eta Ainhoa Romero 15

Finalaurrekotarako sailkatu zirenak izan ziren bikoteak hemen: Maddi Berrocal eta Naroa Agirre, eta, Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu. Horiek jokatuko dira irailaren 24an. Aurretik baina, bigarren final laurdenak izango dira datorren domekan, irailaren 15ean, 11:30ean, Udal pilotalekuan. Uxue Zubizarreta bergararra izango da hor. Finala, urriaren 1ean, martitzena jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak